XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kepa Gallego Pausoka saioaren aurkezlea.

OHOko bigarren zikloko haurrek gida adituen bidez zentru historikoa bisitatzeko aukera izan zuten.

142 metrotako dorrea duen katedraleaz eta egurrez landutako etxeez liluraturik gelditu ziren.

Hala ere guztia ez zen turismoa izan.

Programako zortzi lehiakideek Enrique Baron Legebiltzarreko lehendakariordearen ongi etorria izan zuten eta honi, bidaiaren helburua eta programaren dinamika azaldu zioten.

Pradera eta Josu Ortuondo EITBko zuzendariak ongietorrian parte hartu zutelarik, komunitateko ikurrin batez oparituak izan ziren.

Bidaiaren amaiera ere protokolozkoa izan zen.

Udalean burututako ekintza ofizialez agurtu zituzten haurrak.

Claude Trouchot, bertako zinegotzi, Pradera eta Ortuondoren hitzak entzun ondoren hiriaren bimilagarren urtemuga motibo zuen kamisetaz oparituak izan ziren.

Itzulerako bidaian eta haurren eskariz hiru autobusak Parisen sartu ziren Eiffel dorre desiratua ikusteko asmoz.

Horrez gainera talde irabazleak Europako zenbait herrialdetatik zehar bidaia egiteko aukera izango du abuztuan.

Estrasburgon grabatutako saioa ETB-1ean ikusi ahal izango da ekainaren 14an arratsaldeko 18,30etan.

Lehiaketaz gainera, haurrek Estrasburgora eginiko bidaiaz erreportaia berezia eskainiko da.

Pausoka saioaren arrakasta dela medio, arduradunek, beste telebista autonomikoei Europari buruzko beste zenbait programa egiteko asmoa daukate.